Sarrerak urtarrilaren 28tik aurrera eskuragarri

Datorren asteazkenean irekiko dugu sarreren salmenta. Ekimen honen helburua erresistentzia sustengatzea denez, bi prezio izango dituzue aukeran: 15€ eta 25€.

Ez dago alderik sarreran, ekarpen ekonomikoan baizik. Ekitaldi solidarioa izanik, bakoitzak bere ahalmenaren edo nahiaren arabera erabaki dezala zenbatekin lagundu nahi duen Palestinaren aldeko borroka eta errepresioaren aurkako kutxa.

Sarrerak Euskal Herriko txoko ezberdinetan egongo dira eskuragarri eta sare sozialen bitartez jakinaraziko dugu guztia.