Ohiko galderak
Maiz Egindako Galderak
Zein izango da jaialdiko ordutegia?
Ateak 11:30etan irekiko dira eta jaialdia 01:30etan amaituko da.
Irten eta sartu daiteke jaialdian zehar?
Bai, zure eskumuturrekoarekin nahi beste aldiz sartu eta irten zaitezke barrutira jaialdiak irauten duen bitartean
Nola ordainduko da jaialdian?
Tiketak erabiliko dira. Tiketak barruko lehiatiletan eskuratu daitezke, bai eskudirutan zein txartel bidez.
Nora bideratuko da bildutako dirua?
Bildutako dirua ekimen honetatik lortutako irabazi guztiak Palestinaren aldeko borroka sustengatzera eta hemen jasandako errepresio ekonomiko zein judiziala arintzera bideratuko dira.
Zein da 15/25€ko sarreren aldea?
Ez dago inolako alderik. Elkartasun jaialdia denez, prezioa norberak egin nahi duen ekarpenaren araberakoa da.
Adingabeak sartu daitezke?
Bai, 12 urtetik beherakoentzat doakoa da sarrera.
• 12-16 urte: guraso edo tutore batekin etorri behar dira.
• 16-18 urte: baimen inprimakia beteta ekarri behar dute.
📥 Deskargatu baimen inprimakia (PDF)
• 12-16 urte: guraso edo tutore batekin etorri behar dira.
• 16-18 urte: baimen inprimakia beteta ekarri behar dute.
📥 Deskargatu baimen inprimakia (PDF)
Janari zerbitzurik egongo da?
Bai! Egun osoan zehar bazkaldu zein afaltzeko aukera egongo da, aukera beganoak barne.
Edalontzi berrerabilgarriak egongo dira?
Bai, Landako Gunea eta ingurumena zaintzeko asmoz, edalontzi berrerabilgarriak erabiliko ditugu.
Beste zerbitzurik egongo da jaialdian?
Bai, taldeen mertxandisina eskuratzeko aukera egongo da gunean bertan.
Zenbat eszenatoki egongo dira jaialdian?
Bi eszenatoki egongo dira, eta taldeak txandakatzen joango dira programazioan zehar.
Irisgarria da jaialdia?
Bai, Landako Gunea mugikortasun murriztua duten pertsonentzat guztiz egokituta dagoen esparrua da.
Autobusen inguruko informazioa
Iruñea (Nafarroa)
Irteera: 10:00etan Antoniutti parketik
Irten Landakotik: 02:00etan
Tiketak non eskuratu: Katakrak / Aitzina (Prezioa: 20€)
Altsasu (Nafarroa)
Irteera: 10:45etan Autobus geltokitik
Irten Landakotik: 02:00etan
Tiketak non eskuratu: Lezea taberna (Prezioa: 20€)
Gasteiz (Araba)
Irteera: 10:30etan Iparralde Gizarte etxea
Irten Landakotik: 02:00etan
Tiketak non eskuratu: Hala Bedi (Prezioa: 20€)
Algorta / Uribe Kosta (Bizkaia)
Irteera: 11:15etan Telletxetik
Irten Landakotik: 02:30etan
Tiketak non eskuratu: khalas.palestina@gmail.com bidez
Baiona (Lapurdi)
Irteera: 10:00etan Maroutte aparkalekutik
Irten Landakotik: 01:30etan
Tiketak non eskuratu: oihubat.baiona@proton.me (Prezioa: 20€)