Ekimena
Palestinar erresistentziaren
aldeko ekimen kulturala

Oihu bat Palestinara! Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta Euskal Herriko hainbat musikarik elkarlanean sortutako kultur ekimena da. Datorren martxoaren 21ean Durangoko Landako Gunean elkartuko gara, musika eta aldarrikapena uztartuz, Palestinak bizi duen errealitate gordina berriz ere lehen lerrora ekartzeko asmoz. Izan ere, komunikabide handiek fokua kendu duten arren, genozidioak, blokeoak eta lurren okupazioak ez dute etenik izan.
Israelek ez du su-etenik errespetatzen eta palestinar herriaren aurkako garbiketa etnikoa aurrera doa mendebaldeko gobernuen onespenarekin. Egoera honen aurrean isiltasun mediatikoa apurtzea ezinbestekoa da herri palestinarraren erresistentziari babesa adierazteko, baina baita elkartasun hori adierazteagatik Euskal Herrian pairatzen ari garen errepresioari erantzuteko ere.
Azken hilabeteetan, Palestinaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeagatik isunak eta prozesu judizialak biderkatu egin dira gurean, La Vueltaren edo Zinemaldiaren harira ikusi dugun moduan. Hori dela eta, ekimen honetatik lortutako irabazi guztiak Palestinaren aldeko borroka sustengatzera eta hemen jasandako errepresio ekonomiko zein judiziala arintzera bideratuko dira, sionismoaren eta bere konplizeen aurkako borrokan tinko jarraitu ahal izateko.